Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-22 -- 2085.zenb

Landareak

Eskertza

Jakoba Errekondo

Danbolina, patzolua, haritza, errezila, pelestrina eta abar txertatu berri ditugu lehengo ilargian etxe aurreko sagastian. Sagastia iaz sortu genuen, Errenteriako mendietako muintegi batetik sagar-minak edo sagar makatzak ekarri eta bederatzi metroko tartearekin aldatuta. Milaka urtetan gurekin batera eboluzionatu duten bertako mendietako sagar basak, hemengo lurretara eta klimara ondoen egokitutakoak tamaina horretako amona ikaragarriak egingo dira, eta tortura tresna zorrotzik erakutsi ezean ehun urtetik gora erraz biziko dira, patxada ederrean. Bada iaz aldatu eta aurten txertatu.

Errenteriako mendi alde horretan bada burua eta eskua, Oihan. Oihan da mentatzaile trebea. Buru-begi-behatzetan dardarizorik gabe mentua eta mentu-oinaren ageriko azalpeko bigarren azala, izerdia gora eta behera darabilkiena, bat eginda jartzen dituena. Sagar makatzaren gainean galanta egingo da bai danbolin sagarra…

Etxepeko ahardien larrean beste inon ez dut danbolin sagarrik ezagutzen. Geure aitonak tarteka berritzen digu aparteko sagarraren istorioa. Bere aitona Migelmarik lurritzako bide gaineko penditzean sagarrondo bat, danbolina; goitik behera laharrak hartua egonagatik urtero erruz loratzen zena, baina frutarik ezin hazi. Txirrita, aldameneko sagardotegi batean hargintzan eta harako bidean topo biak sagarrondo gajoaren abaroan, Txirritak: “a zer lorea daukan sagar horrek!” “bai, baina alferra da arraio hori” Migelmarik, eta hark “ horrek berak ere zer edo zer esango luke hizketan baleki”. Harrez gero, lehenaz gain, etxeko da danbolina. Aurtengo udaberriko euriteek lurra zaka-zaka jarri eta ahardien uxarrak sustraijea ahuldutako danbolin sagarra haizeteak ipurdiz gora bota du. Zuzenean berari mentuak kendu eta Oihanek txertatu du Artamugarribekoako Felixek, bere aitak, hazitako sagar makatza geure sagasti berrian, beste ehun urtetarako danbolina. Ondoren kupel eta bukoi ireki eta tragoa joaz erdia lurrera. Lurrera ez, lurrari, emandako sagar muztio sagardoa eskertuz puska bat berari bueltan emanez.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan