Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-22 -- 2085.zenb

Heroinan eroriak

Biziraun zutenak non daude?

Mikel Garcia

Enamorado de la Muerte” abesten zuen RIPek. Iosu Exposito Eskorbutoko gitarra-joleak ere erruleta errusiarrarekin konparatzen zuen heroina txutea, “baina sei baladun erruleta errusiarrarekin”. Talde biak 80ko hamarkadan jaio ziren, punk mugimenduaren baitan, eta bietako taldekide gehienak gazte hil ziren, zaldi zuriak Euskal Herria gogor gaztigatu baitzuen. Egun 40 eta 50 urte artean izango lituzkeen belaunaldi galdua gaindosiak, HIESAk edota suizidioak eraman zuen. Batzuek, erruleta errusiarra gainditzea lortu zuten arren, egun oraindik marjinazio egoeran, kartzelan edo droga-mendekotasuna gainditzeko tratamenduren batean daude. Euren egoera eta esperientziak kontatu dizkigute.
 
“Heroinarekin amodio-gorroto harremana duzu. Hasieran dena oso polita da, baina hilabeteetara goizean altxatu eta gorputz guztia minberatua duzu, arima bera minbera duzu eta badakizu utzi behar duzula edo hil egingo zarela, baina ez dakizu nola”, dio Gorkak. Azken finean, Mariaren hitzetan yonkia izatea ez baita xiringarekin zulatzea, jarrera bat baizik: “Zure bizitza albo batera utzi eta behar duzun txutea lortu arte edozer gauza egiteko prest zaude, baita zure ama saltzeko ere”. Gorka eta Maria 80 eta 90eko hamarkadetan Euskal Herriko paisaiaren zati bihurtu ziren drogazaleetako bi dira. Garai hartan, herri ia denetan heroinomano talde handiak biltzen zituzten parke, auzo edo zonaldeak aurki zitezkeen.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan