2007-04-22 -- 2085.zenb
Europak eta zehazki Frantziak Afrikan darabilen neokolonialismoak adibide bat behar izatekotan, Niger ipini genezake: balio handia duten lehengaiak ia hutsaren truke eraman, langileak babes sozialik gabe erabili, kutsadura denean zabaldu, behar denean gobernua aldarazi...
Nigerreko uranioak indar handia dauka. Hain handia, ezen eta George Bush AEBetako lehendakaria bere kargutik erortzeko arriskuan ipini baitezake. Irakurleak gogoan izango du: Washingtongo gobernua Irak inbaditzeko aitzakia bila zebilenean, Irak Nigerren uranioa erosten ari zela zabaldu zuten, ondoren Joseph Wilson enbaxadore ohiak artikulu batean argitu zuen hori gezurra zela, ordainetan gobernuko norbaitek filtratu zion prentsari Wilsonen emazte Valerie Plame CIAko agentea zela, senar-emazteek kontua auzitara eraman eta Lewis “Scooter” Libby aholkularia espetxera kondenatu dute... Orain ikusteko dago gai honek atzetik Dick Cheney lehendakariordea bera auzitara ez ote duen eramango. Nahaspila argigarri horri esker –argigarria, Irak gezurretan oinarrituta inbaditu zutela erakutsi duelako– enteratu gara Mendebaldeko herritar asko Niger izeneko basamortu batean ekoizten dela gure zentral nuklearrak elikatzeko ogia den uranioaren zati bat.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa