2007-04-22 -- 2085.zenb
CO2ren hazkundeak atmosferan itsasoan CO2 gehiago izatea dakar eta ondorioz itsasoaren azidotasuna handitzea. Egoera horretan koralek zein portaera izango duten jakin nahian dabil hainbat ikerlari. Lerrootan Israelgo Bar-Ilan-University-ko ikerlari-talde batek plazaratu duen hipotesia azalduko dizuegu.
Koralek oso ekosistema konplexua eta hauskorra osatzen dute eta uste denez berokuntza klimatikoak bi eratara mehatxatzen ditu: batetik ura beroegia denean zuritu egiten dira pigmentazioa galduz; bestetik oso ur azidoetan hezurdura disolbatzeko arriskua dute. Hala ere, laborategian egindako probetan, koralek azidoaren erasoari denbora batez aurre egiteko gai direla frogatu dute.
Harvard-eko (AEB) Medikuntza Eskolako zientzialariek ulertu dute zergatik beltzarantzen den azala eguzkia hartzearen ondorioz; ikerketa berak azaltzen du zergatik hartzen duten pertsona batzuek beste batzuek baino errazago kolorea, edo zein den eguzki-izpiek sorrarazten duten ongizate sentsazioaren arrazoia.
Gakoa p53 izeneko genean omen dago. Gene hori aspaldiko ezaguna da minbizia ikertzen dutenentzat. Kalte genetikoak jasaten dituzten zeluletan –tabakoak eragiten dituenak, esate baterako– gene hori aktibatu egiten da, eta bere zereginetako bat giza gorputza tumoreetatik babestea da.
Danbolina, patzolua, haritza, errezila, pelestrina eta abar txertatu berri ditugu lehengo ilargian etxe aurreko sagastian. Sagastia iaz sortu genuen, Errenteriako mendietako muintegi batetik sagar-minak edo sagar makatzak ekarri eta bederatzi metroko tartearekin aldatuta. Milaka urtetan gurekin batera eboluzionatu duten bertako mendietako sagar basak, hemengo lurretara eta klimara ondoen egokitutakoak tamaina horretako amona ikaragarriak egingo dira, eta tortura tresna zorrotzik erakutsi ezean ehun urtetik gora erraz biziko dira, patxada ederrean. Bada iaz aldatu eta aurten txertatu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa