Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2085. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Elena Odriozolak Euskonews & Median: «Normalean nahi dudana egiten dut baina batzuetan zentsura modukoa pasa egin behar da (...) Batzuetan tokatu zait ikustea nola ‘ikutzen’ dituzten nire marrazkiak, batez ere Ingalaterran; ba marinel kapitain bati pipa kendu ‘erretzen zegoelako’, edo ardo basoa ere bai! Nik nire bizitza osoa eman dut ikusten nola edaten duten eta nola erretzen duten marinelak eta ez naiz drogadikta bat horregatik! Baina argitaletxearen arabera da hori; beste batzuetan, Elkar-en adibidez, benetako askatasuna dago eta nahi dudana egiten dut».

 

Koldo Bigurik Deian: «Literatura itzultzea nire ustez idazle batentzat egon daitekeen eskolarik onena da, behartzen zaituelako norberaren idaz-ohituretatik urruntzen eta zure teknikak zabaltzen eta, beraz, aberasten. Euskara bezalako hizkuntza batera itzultzen dugunean, uste dut idazle bihurtzen garela neurri handian, euskararen berezitasun lexiko eta sintaktikoengatik ezin baitiogu orpoz orpo jarraitu jatorrizkoari: beti pentsatu dut sormen-gaitasun handiagoa ipini behar izaten dugula lanean euskal literatura itzultzaileok».

 

 

Fermin Muguruzak Garan: «Orain dela hiru urte, kontzertu asko bertan behera geratu ziren. Azkenean, Rivas-Vaciamadriden jo genuen, baina, hori zela-eta, antolatzaileek sekulako mehatxuak izan zituzten. Dena dela, ni ez nago Madrilen edo Espainian bakarrik betatuta. Euskal Herrian bertan Gasteizen edo Iruñean jotzeko arazoak ditut, eta hori ere esan beharra dago (...) Zuzeneko musika osasuntsu dagoela esango nuke nik. Bestelako kontua da talde berriek espazio propioa lortzea gero eta zailagoa dutela. Nik uste dut diskurtso propioak defendatu behar direla eta belaunaldi berrien presentziaren gakoa oholtzetan hor dagoela».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia