Astekaria

 Bero-beroan 

Lemoiz, Pasaia eta Iberdrola

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2083. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Lemoizko zentral nuklearra eta Pasaiako zentral termikoa izatera zihoazen eraikinak Iberdrolarenak dira eta aurreko astean albiste izan ziren. Batetik, zentral termikoaren itxiera eskatzeko ekintza egin zuten Greenpeacekoek euskal ekologistek lagunduta. Bestetik, zergadunek jada amortizatua dagoen Lemoizko eraikina eskatu du Iberdrolako presidenteak, berak baitu lehentasuna erosterakoan eta ziklo konbinatuko zentrala eraiki nahi du. Eusko Jaurlaritzaren mende dago Lemoizko orubeen etorkizuna, baita ixtear den Pasaiako zentral termikoarena ere. Ongi pentsatu beharko luke, inolako erabakirik hartu aurretik. Lemoizko eraikinak herri borondatearen oniritzirik gabe eraiki ziren eta frankismoak babestutako enpresa baten ezarpen eta larderiarekin. Ahal den neurrian, hasierako itxurara itzuli beharko lituzkete, Basordas senaia zenera, alegia. Eusko Jaurlaritzak parke naturala egin beharko luke, hainbeste min eta hildako eragin zuen inposizio frankista hura gogorarazteko. Munstro nuklearraren kontra hainbeste mobilizatu zen Herri honek hori merezi du eta ez munstro energetiko gehiago. Bestalde, Pasaiako zentral termikoak urtebetean Gipuzkoako automobil-parke osoak baino CO2 gehiago isurtzen du. Pasaiak bere onera itzultzeko eskubidea du, zentral hori bere ingurutik ezabatuz. Frankismoak eta frankismo ondorengoak gure Herrian inposatu zituen astakeriak ordaintzeko modua litzateke.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia