Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2083. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Jesus Angulo, Jose Luis Rebordinos eta Antonio Santamariak Breve historia del cortometraje vasco liburua kaleratu dute, Euskadiko Filmategiaren eskutik. 1923tik gaur egun arte Euskal Herrian ekoitzitako film laburren historia jaso du liburuak. 1.006 izenburu bildu dituzte, tartean, Urbizu, De la Iglesia, Medem eta azken aldian gehiago entzuten diren Vigalondo, Cobeaga eta Almandozenak.

 

Josune Amunarriz hondarribiarraren Pinturatik instalaziora erakusketa zabaldu dute Donostiako Kubo aretoan. Tamaina handiko margolan abstraktuak eta instalazioak aurkituko ditu bisitariak bertan. Erakusketa apirilaren 22a arte egongo da zabalik.

 

 

Gabriel Aresti idazle bilbotarrak (1933-1975) Egan literatur aldizkarian idatzi zituen sei ipuinak berrargitaratu ditu Ikeder argitaletxeak, Gabriel Aresti-Ipuinak izenburupean. Xabier Monasteriok moldatu ditu euskara batura sei narrazioak

 

Jorge Oteiza eskultoreak 1959-1963 urteetan idatzitako Quousque tandem...! liburuaren edizio kritikoa plazaratu du Oteiza Museoaren Fundazioak. Liburuak hainbat berrargitalpen izan ditu 1963an argitaratu zenetik. Orain, estreinakoz, euskarazko bertsioa ere kaleratu dute. Amador Vega arduratu da Oteizaren liburuaren edizio kritikoaz eta Pello Zabaletak egin du itzulpena. Quousque tandem...! liburuan arteaz, estetikaz, antropologiaz eta erlijioaz idatzi zuen Oteizak.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia