Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-08 -- 2083.zenb

Euskal Herria

artikulu nagusira itzuli
Hegazkinen GPSa

Hegazkina garraiorik seguruena dela askotan entzun dugu. Gureari ikusi dizkiogun segurtasun neurriak behintzat ez dira gutxi. Eremu Ohartarazlea deituriko aparailuak, esaterako, GPSaren funtzioak egiteaz gain, zeharkatzen ari garen eremuari buruzko datuak ematen ditu: hodeiak al dauden, mendiren bat gertu al daukagun eta abar. Transponder deiturikoak berriz, beste abioi bat guregana datorrela antzematen badu, norabidea aldatzeko aginduko digu. Transponderrak lehentasuna du kontrol dorrearekiko eta Jorge Capdequi pilotuak kontatu digunez, bi hegazkin errusiarrek duela urte batzuk istripu famatua izan zuten, beraien mentalitateagatik aire-kontrolatzaileari egin ziotelako kasu, eta ez transponderrari. Bestalde, pilotuak kodigoa aldatzea baino ez dauka kontrol dorreak hegazkin hori bahitua izan dela jakin dezan. Dorre bikietako atentatuan, ordea, bahitzaileek bazekiten hori eta lehenengo pilotuak hil zituzten, ezer ukitu ez zezaten.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan