Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-08 -- 2083.zenb

Maltzagatik

Hauteskundeak eta blokeo usaina

Xabier Letona

ENAM-entzat oso garrantzitsua da datozen udal eta foru hauteskundeetan dagokion ordezkaritza eskuratzea. Batasunarekin ez du egingo, Abertzale Sozialisten Batasunarekin (ASB) ere ikusi egin behar, baina denak adierazten du ezetz. Ondorioa da, beste alderdi edo zerrendaren bat baliatuko duela horretarako. Seguruenik 2003an EHAKrekin izandako zirrikituak zabalik jarraituko du 2007ko maiatzean ere, hautagaitza horrekin edo beste batekin.
 
Bihotzak eta arrazoiak diote, ASBk hauteskundeetara aurkezteko erabateko eskubidea duela; analisiak dio ASB ez dela bakarrik hauteskundeei begira prestatu, bestela ezker abertzalekoek beste modu batera prestatuko zuketela jokaldia, antolatutakoak ez duelako egungo Alderdien Legearen langa gainditzen, nahiz eta berau betetzeko konpromisoa adierazi den. Eta lege horren langa gaindituko balu hobe, horrek esan gurako bailuke bake prozesua bide onetik doala. Baina ez dirudi hori denik.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan