2007-04-08 -- 2083.zenb
Antton Kazabon ::Txoria txori
Ibaizabal
orrialdeak ::78
prezioa ::9.80€
Hogeitaka urte daramatza Antton Kazabonek Oiartzungo Haurtzaro ikastolan irakasle, eta jakina, haur eta nerabe ugari ezagutu ditu denbora horretan. Haien gustu eta kezken berri dezente izanda, makina bat liburu dauzka argitaratuak haur eta gazte literaturan. Antton Kazabon idazle gisa zer edo zerk bereizten badu, nerabeentzat idazten dituen kontakizunentzat aukeratu ohi dituen gai ausartak dira. Ibaizabal argitaletxearen eskutik plazaratu duen Txoria txori-n agertzen duena lekuko. Sehaskatik norbaiten besoetara eta koskortzerakoan gurpil-aulkira egin beharra izan duen Milia gaztetxoaren bizitza kontatzen digu. Beste guztiek bezala noizbait oinez abiatzeko itxaropena du. Hori da bere ametsik handiena, baina inoiz ez dela gertatuko bururatzen zaio sarritan. Eta gogoa asaldatzen dioten beldurrak ditu. Hamabi urte bete behar dituenean, ondotxo daki gurasoek erruz maite dutela. Lagun onik ere ez zaio falta. Baina egunetik egunera ahulago sentitzen da, eta etsipenak esperantzari bidea irabaziko dio. Eta orduan erabakia hartuko du. Bizitzan behin baino kantatzen ez duen elorri txoria izango da.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa