Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-08 -- 2083.zenb

Liburutegia

Pilar Iparragirre


'Txoria txori' liburua

Antton Kazabon ::Txoria txori

Ibaizabal

orrialdeak ::78

prezioa ::9.80€

Giharretako atrofia larria duen neskatoaren erabakia

Hogeitaka urte daramatza Antton Kazabonek Oiartzungo Haurtzaro ikastolan irakasle, eta jakina, haur eta nerabe ugari ezagutu ditu denbora horretan. Haien gustu eta kezken berri dezente izanda, makina bat liburu dauzka argitaratuak haur eta gazte literaturan. Antton Kazabon idazle gisa zer edo zerk bereizten badu, nerabeentzat idazten dituen kontakizunentzat aukeratu ohi dituen gai ausartak dira. Ibaizabal argitaletxearen eskutik plazaratu duen Txoria txori-n agertzen duena lekuko. Sehaskatik norbaiten besoetara eta koskortzerakoan gurpil-aulkira egin beharra izan duen Milia gaztetxoaren bizitza kontatzen digu. Beste guztiek bezala noizbait oinez abiatzeko itxaropena du. Hori da bere ametsik handiena, baina inoiz ez dela gertatuko bururatzen zaio sarritan. Eta gogoa asaldatzen dioten beldurrak ditu. Hamabi urte bete behar dituenean, ondotxo daki gurasoek erruz maite dutela. Lagun onik ere ez zaio falta. Baina egunetik egunera ahulago sentitzen da, eta etsipenak esperantzari bidea irabaziko dio. Eta orduan erabakia hartuko du. Bizitzan behin baino kantatzen ez duen elorri txoria izango da.

Antton kazabon

«Nobelatxo hau bizia zabalago egiten duen kontakizuna da»

Nola aukeratzen da nerabeentzako gaia?

Haurrentzat idaztean, magiaren munduan sartzea aski du idazleak. Nerabeentzat idaztean, ordea, tentu handiz ibili behar dugu, adin horretan dena delako zuri edo beltz, dena primerakoa edo erabat traketsa. Ez dago erdibiderik. Gaia aukeratzeko orduan ere ez dago aukera izugarririk. Maitasun kontuak ez badira, harremanen mundua izango da, bestela politika, edo sexua, drogak… Eta guztien atzetik, edo aurretik heriotzarena aipatuko nuke.

Gaztetxoek ez al diote heriotzari muzin egiten?

Ez. Nerabeen idazlan asko irakurtzea tokatzen zaigunok ederki dakigu zenbatetan azaleratzen duten heriotzaren gaia, beren idatzietan. Aitzakiarik txikienarekin, hor azalduko dute Herioaren itzala. Nerabeak ausartak dira idazteko orduan ere. Gu ez bezala. Guri erruz kostatzen zaigu nerabeentzat idaztea. Horregatik daude, beharbada, adin honetarako bildumetan hainbeste itzulpen. Nerabeek gustuko dituzten gaiak tratatzea ez da erraza izaten, niretzat behintzat. Hala ere, oraingoan heriotzaren gaia lantzea erabaki dut. Saiatu naiz ahalik eta modurik gozoenean aurkezten, baina bere gordintasun guztiarekin. Gaztetxoen begien bistatik kenduta, ez dugu heriotza mundutik ezabatuko. Heriotzak beti hor iraungo baitu biziari tinko atxikita.

Eutanasia, suizidioa... ez dira gai makalak!

Nire ustez nobelatxo hau bizia zabalago egiten duen kontakizuna da. Ez da heriotzari eginiko kantua. Nahiago dut begirune handiz horrelako historiak kontatu, gezurrezko munduak asmatuz gazteak engainatu baino.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan