Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-08 -- 2083.zenb

36ko Gerra. Apirileko kronika

Gernikako oihartzunak

Josu Chueca

'Guernica' liburuxkako irudi bat

Kostata izan arren, 1937ko apirilaren 26 arratsaldean gertaturikoa arras argi dugu gaur egun historia orrialdeetan. Egun hartan, arratsaldeko 16:15etik aurrera, Gernikako zerua infernu bilakatu zuten Gasteiztik eta Burgostik gerturatutako Kondor Legioko hegazkin frankisten bonba, metraila eta suak. Heriotza eta suntsipena nagusitu zen eta historian lehenengo aldiz hiri batek bonbardaketa orokorra jasan zuen. Handik egun gutxira Herbert Southworthek idatzi zuen legez, “Gernikako izenak hiri hori erre zuten sugarrek baino gehiago erretzen zuen”.
 
Gernikako hondakinek oraindik kea haizeratzen zuten bitartean, itzaliko ez zen eztabaidaren sua piztu zen. Besteak beste, ordura arte izandako bonbardaketen marra tragikoa nabarmen gainditu zutelako. Jakina, gerraren hasieratik bertatik, frankistek hegazkinetatik bonbardaketa latzak burutu zituzten. Gerra hasi eta lau egunera, hain zuzen, Otxandion (Bizkaia) estreinako sarraskia egin zuten, 53 hildakorekin. Bidasoako gudaldian ere, Caproni hegazkin italiarrak eraginkorrak izan ziren frankisten oldarrak gauzatzeko. Eta Bizkaiaren aurkako erasoaldia abiatu zenean, Bilbok, Eibarrek, Elorriok eta bereziki Durangok pairatu zituzten bonbardaketek argi utzi zuten nazionalen estrategian jokabide hori izango zela ardatza.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan