2007-04-08 -- 2083.zenb
Zenbaki honekin batera, Argiaren harpidedunek CD bat jaso dute. Bertan Dinux sistema eragilea dago, GNU/Linux sisteman oinarritutako euskarazko sistema eragilea hain zuzen ere. CDtik zuzenean exekutatu daiteke eta bere baitan kode irekikoak diren euskarazko 100 programa baino gehiago dakartza. Software librea izanik, euskara eta teknologia berrien esparruan abantaila ugari eskaintzen dituen opari honekin aurten Sareko Argiak 10 urte beteko dituela ospatzen hasi nahi dugu.
Aitor López de Aberasturi Kaixo (www.kaixo.com) atariaren sortzaile izateagatik da ezagun, baina gaur egun Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuan da irakasle. Bertako irakasleek euskarazko softwarearen beharra zutela konturatuta, lantaldea eratu eta Dinux sistema eragilea sortu zuen iaz. Sistema eragile horrek software librearekin euskaraz lanean hasteko eskaintzen dituen abantailak ikusirik, hitzarmena sinatu dugu López Aberasturirekin, gure harpidedunei Dinuxa doan eskaintzeko.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa