Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Bularreko mikrotumoreak erauzteko teknika aitzindaria

Bartzelonako Hospital Clinic erietxea teknika iraultzaile bat ari da probatzen, bularreko minbiziaren kontrako ebakuntza kirurgikoetan. Bi arrazoigatik da iraultzailea: batetik oso tumore txikiak –ez haztapenez ezta begiz ere atzeman ezin direnak– ikusarazten ditu; bestetik, behin tumorea atzemanda, erauzi beharreko ehun zatia lokalizatu eta ondo mugatzeko aukera ere ematen du.   Teknika hori, mundu osoan aitzindaria dena, Valentziako Gem Imaging enpresa teknologikoak garatu eta jarri du martxan. Nahiko tresneria sinplea erabiltzen du gainera: gammakamera bat, kirofanoan atzera eta aurrera erabil daitekeen aparatu eramangarria, ez ia gela osoa hartzen duen tresnatzarra, ohiko aparatuen moduan.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2083. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Ebakuntza kirurgikoa egiten den bitartean, kamera emakumearen bularra enfokatuz jartzen da, eta bere argi izpiez tumorea bularraren zein zatitan dagoen jakin daiteke zehatz mehatz. Pazientearen ondoan kokatua dagoen monitore batera bidaltzen du kamerak seinalea –ikus irudia–, eta monitore horretan, tumorearen zelulez gain gongoil linfatikoak ere ikus daitezke, eskema moduan marraztuta. Horri eskerrak, kirurgialariek ehun gaiztoa doitasun eta zehaztasun osoz erauzi dezakete, ehun osasuntsua ahalik eta gehien errespetatuz. Erauzketa amaitzean, tumorearen aztarnarik ez dela geratzen egiaztatzen dute medikuek. Egiaztatze hori kirurgia inbaditzailea baino denbora laburragoan egiten da, lesioa ebakuntza bakarrean erauziz eta berme bila egin ohi diren ‘ohiko’ bigarren ebakuntzak sahiestuz.
 
Orain arte hogei emakumeri egin diete ebakuntza teknika berria erabiliz, eta kasu guztietan emaitza onak eman ditu. Horregatik, kirurgialariak prest daude beste tumore batzuetan ere –larruazaleko, endometrioko edo umetoki-lepoko minbizietan, esaterako– saiatzeko.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia