Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-04-08 -- 2083.zenb

Finantza sektorea

Botoak nola kutxen geroa hala

Daniel Udalaitz

BBk, Kutxa eta Vital Kutxa

BBK (Bizkaia), Kutxa (Gipuzkoa) eta Vital Kutxa (Araba) bakoitza bere lurraldean zein lurraldetik kanpo ari da hedatzen. EAEko finantza erakunde horien etorkizuna, hau da, bakoitzak bere aldetik jarraitu edo elkartu, udal eta foru hauteskundeen baitan dago.

Hiru Aurrezki Kutxek duela bi urte ofizialki bat egingo zutela iragarri zuten eta arrazoi politikoak medio, gelditua eta zapuztua geratu zen prozesua. Bategiteari bultzada berria eman, edo bakoitzak bere bideari segi, maiatzeko hauteskundetako emaitzen baitan dago. Izan ere, aurrezki kutxa horiek bakoitza bere herrialdeko alderdi politikoek gobernatzen dituzte.
 
Bitxia da: bien bitartean, azkeneko bi urte hauetan, kutxa bakoitza bere probintziatik kanpo hedatu da eta hedatzen ari da, baita bizilagun dituen kutxen probintzietan ezartzen ere. Horrek urratu egiten du elkarren merkatua errespetatzeko beti mantendu izan duten politika. Gainera, Nafarroako Aurrezki Kutxak (CAN) ere, beste hiru kutxekin bategite prozesutik kanpo egon arren, hedatze prozesua abiatu berri du.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan