Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-08 -- 2083.zenb

Odile Krutzeta

Fermin Etxegoien

Odile Kruzeta

Folk-progresibo kantaria izan zen garaian –Izukaitz–
fisika ikasi zuen Odile Kruzeta neska lirain hark, baina Euskadi Irratia zuzentzen du aspaldion emakume lirain honek. Odile Kruzeta: uztargarri zaizkio Eibar sorterria eta bukolismoa.

guztia irakurri

Dinux

Elisabeth Pombo

Dinux programaren CDa

Zenbaki honekin batera, Argiaren harpidedunek CD bat jaso dute. Bertan Dinux sistema eragilea dago, GNU/Linux sisteman oinarritutako euskarazko sistema eragilea hain zuzen ere. CDtik zuzenean exekutatu daiteke eta bere baitan kode irekikoak diren euskarazko 100 programa baino gehiago dakartza. Software librea izanik, euskara eta teknologia berrien esparruan abantaila ugari eskaintzen dituen opari honekin aurten Sareko Argiak 10 urte beteko dituela ospatzen hasi nahi dugu.
 
Aitor López de Aberasturi Kaixo (www.kaixo.com) atariaren sortzaile izateagatik da ezagun, baina gaur egun Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuan da irakasle. Bertako irakasleek euskarazko softwarearen beharra zutela konturatuta, lantaldea eratu eta Dinux sistema eragilea sortu zuen iaz. Sistema eragile horrek software librearekin euskaraz lanean hasteko eskaintzen dituen abantailak ikusirik, hitzarmena sinatu dugu López Aberasturirekin, gure harpidedunei Dinuxa doan eskaintzeko.

kamara
guztia irakurri

Otsoa

“Otsoak ez du otsokirik jaten” dio atsotitzak, bai ordea ardiaren haragia. Eta hori da azkenaldian artzainak kezkatzen dituena, otsoak bertaratu ahala gero eta artalde gehiago erasotzen baititu. Baina otsoa gure paisaiatik kanporatzea al da konponbidea? Ala artzaintza eta otsoa bateragarriak izan daitezke? Animalia honekin zerikusia duten hainbat elkarte eta erakundetara jo dugu eta erantzun desberdinak bildu ditugu.
 
Otsoa. Hitz soila entzutearekin, hainbat ipuinetan zein ahoz aho gureganatu ditugun istorio beldurgarrienetan agertzen den pizti odolzalearen irudia datorkigu burura. Baina otsoak ez zuen Txanogorritxoren amona irentsi edota txerritxoen etxolak suntsitu, ez horixe. Leporaturiko ospearen zioa mendeetan zehar gizakiarekin izandako lehian aurki daiteke.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan