Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-04-08 -- 2083.zenb

Finantza sektorea

Daniel Udalaitz

BBk, Kutxa eta Vital Kutxa

BBK (Bizkaia), Kutxa (Gipuzkoa) eta Vital Kutxa (Araba) bakoitza bere lurraldean zein lurraldetik kanpo ari da hedatzen. EAEko finantza erakunde horien etorkizuna, hau da, bakoitzak bere aldetik jarraitu edo elkartu, udal eta foru hauteskundeen baitan dago.

Hiru Aurrezki Kutxek duela bi urte ofizialki bat egingo zutela iragarri zuten eta arrazoi politikoak medio, gelditua eta zapuztua geratu zen prozesua. Bategiteari bultzada berria eman, edo bakoitzak bere bideari segi, maiatzeko hauteskundetako emaitzen baitan dago. Izan ere, aurrezki kutxa horiek bakoitza bere herrialdeko alderdi politikoek gobernatzen dituzte.
 
Bitxia da: bien bitartean, azkeneko bi urte hauetan, kutxa bakoitza bere probintziatik kanpo hedatu da eta hedatzen ari da, baita bizilagun dituen kutxen probintzietan ezartzen ere. Horrek urratu egiten du elkarren merkatua errespetatzeko beti mantendu izan duten politika. Gainera, Nafarroako Aurrezki Kutxak (CAN) ere, beste hiru kutxekin bategite prozesutik kanpo egon arren, hedatze prozesua abiatu berri du.

guztia irakurri

Xabier Ezeizabarrena

Mikel Asurmendi

Xabier Ezeizabarrena

Madril, 1970. Hogei urtera arte Madrilen bizi izan zen, Erresuma Batuan ere bizitakoa da. Donostiarra da alabaina. Euskara helduaroan ikasia –elkarrizketa euskaraz egin dugu–, ingelesa eta frantsesa ondo baino hobeto dakizki. Zuzenbidean doktorea. Ingurumen arloko abokatua da. Besteak beste, La ciaboga infinita liburuaren (euskal auziaren ikuspegi politiko-juridikoa) egilea da. EHUko irakaslea. EAJko zinegotzia eta alderdi honetako hautagaia Donostiako Udalerako.
 
Donostiako udalgintzaz eta maiatzeko hauteskundeez jardun dugu Xabier Ezeizabarrenarekin. Bake eta normalizazioaren prozesuan udalek duten garrantzia azaldu digu abiapuntuan: “Ibarretxe lehendakariak garbi adierazi duenez, bake eta normalizazio prozesua politikarien esku soilik izatea ez da egokia. Gizarteak prozesuan parte hartu behar du udalen bitartez, Ibarretxek proposatu bezala”.

guztia irakurri

San Adriango Gure Etxea

Miel Anjel Elustondo

Nostra-Gure Etxea ikastetxeko ikasleak

Ikastetxe galanta da Casa Nostra-Gure Etxea San Adrianen (Nafarroa). Egoitza ez ezik, hainbat metro koadroko parkea du. Herriaren bihotz eta birika omen. Leku zoragarria garai bateko ikastetxea biziberritzeko. Orain hamalau langile eta 70 ikasle dira. Borroka horretan da Jose Mari Rekarte euskaltzalea.
 
“San Adriana etorri behar duk! Hango berri kontatu behar diok irakurleari! Laguntza ere behar diagu. Hartuko al diguk laguntza bonuren bat? 120 euro urtean”. Jose Mari Rekartek ez du atertzen. Entusiasmoa ere ez du auzoan. Ezinak ere aldean, sarri askotan. Euskara du lanaren ardatz. “Euskararik gabe kito gara euskaldunak!”. Gogo horixe buruan hartu eta dabil munduan. Arabar Errioxako ikastolak sortzen hamaika lan egin zuen garai batean, eta San Adrianen da gaur egun, bestelako proiektu bat duelarik eskuartean: Casa Nostra-Gure Etxea du izena. 2000. urtean hasi zen abentura…

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan