Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-04-08 -- 2083.zenb

Andoni Egaņa

Andoni Egaņa

Gipuzkoako populazioa izugarri zahartzen ari dela irakurri berri dut. Orain ulertzen dut zergatik Victoria Eugenia eraikitzen, duela ehun urte inguru, hogeitalau hilabete pasa zituzten eta berritzen sei urte luze joan diren. Victoria Eugeniako oholtzak ez zuen arrotz bertsolaritza. Omenaldi mordoska egin genuen zaharrean. Berria estreinatzea ere egokitu zitzaigun, baina ez pasadizorik gabe. Haizete eguna zen Donostian; antzokiaren atzealdeko kristal bat txikitu zuen erauntsiak; abesbatzaren ahotsa bezain ozen entzuten zen barruan haizearena... Irten nintzen bertso bat botatzera. Jarri zidaten niretzakoxe argi-foko bat sabaitik beherakoa, ia-ia zerutiarra, kopeta lehen baino zuriago eta burua lehen bezain gorri bistarazten zizkidana. Hasi nintzen, hasi. Eta bertsoa bukatzear neukala, sabaitik eroritako harri-koxkor batek kopetan jo ninduen, kanka! eta bigarren punpa oinetan egin zidan. Jendeak barre egin zuen. Barre egin nion nik ere nire buruari. Estreinaldia ez ote zuten oso presaka egin bururatu zitzaidan. Maiatzetik hurbilegi gaude gauza onerako. Eta ez naiz astoengatik ari. Tira, astoengatik ere ari nintzen, bai.

guztia irakurri

hemeroteka

2080. zenbakia | 2007-03-18
2077. zenbakia | 2007-02-25
2072. zenbakia | 2007-01-21
2068. zenbakia | 2006-12-24
2063. zenbakia | 2006-11-19
2059. zenbakia | 2006-10-22
2054. zenbakia | 2006-09-17
2049. zenbakia | 2006-07-16
2045. zenbakia | 2006-06-18

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan