Ah!8ari jarriak

I A8ko autopista karril t’erdiko txirrista heriotzaren jolasleku da zuk bultza eta ni irrista.

Antton Egiguren


0000-00-00
Jon Maia
(Maddi Soroa)
II

Artzen gabe karril bana
pibote eta mediana
Europan dagon merkeena da
Euskal Herriko gin-kana.

III

Ikusten ez diren marrak
zuloak, seinale zaharrak
anbulantziak dira agudo
ibiltzen diren bakarrak.

IV

Bilbotik Behobiraino,
zenbat obra, hainbat laino
gure bizitzak ez du balio
bederatzi euro baino.

V

Zergatik serio jarri?
Merkea da, izugarri!
Euro gutxitan gera zintezke
hil arteraino elbarri.

VI

Ez duzula nahi ordaindu?
Ez autopista iraindu!
Baqueiran ere nor da debalde
hil arteraino labaindu?

VII

Istripuan ataskoa
dibertigarri askoa
ia zein zuhaitz puntetan dagon
motoristaren kaskoa...

VIII

Bide horren poesia
odoletan egosia
eguneroko hitz jokoa da
A8 eta 8 Ahhhhh!

IX

Mila esker agintari
traba eta bidesari
zuei eskerrak etxera iriste
hutsa bihurtzen da sari.


Argia.com 2012