2007-03-01 -- 2082.zenb
Oztibarre eskualdean, Nafarroa Behereko Larzabale herrian, elkarrengandik oso hurbil eraikin bi ari dira altxatzen: bata eskualdeko ikastola izango da eta bestea Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa. Seaskak dirua biltzeko kanpaina hasi berri du.
Iazko urrian, hondeamakinak lur altxatzen hasi ziren Larzabaleko eremu batean, Oztibarre bailaran. 8.000 metro koadro, proiektu bikoitza gauzatzeko. Han ari dira eraikitzen, elkarren ondoan, Oztibarreko ikastolak eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak izango dituzten egoitza berriak. 2007-2008 ikasturte hasieran, datorren buruilan beraz, biak bukatuta eta haurrak hartzeko gertu egotea espero da. Estreinaldi ofiziala, berriz, urrian egiteko asmoa dute, lanak hasi eta urtebetera.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1