2007-03-01 -- 2082.zenb
Azken hilabeteotan, nazioarteko agendan leku nagusia klima aldaketak hartu du. Zenbaiten arabera, fenomeno horrek arazo larriak sor litzake uztetan, turismoan eta baita gizakion biziraupenean ere, batik bat Europako hegoaldean. Gauzak horrela, nazioarteko erakunde, mundu osoko gobernu eta talde ekologistak prest daude borrokan hasteko. Hala ere, aurreikuspen katastrofiko horiek hainbesterainokoak ez direla pentsatzen duenik ere badago. Horien ustez, aurreikuspenak nuklearren aldeko lobbyen aitzakiak besterik ez dira energia mota horren erabilerari bultzada berria emateko.
Munduko gobernu guztiak arduratuta daude klima aldaketak planetan izango dituen ondorioekin. Azken hilabeteotan, gainera, laztu egin dira gai honen inguruko eztabaidak. Alde batetik, planeta gaur egun berotzen den bezala berotuz jarraituz gero hondamendi larria iragartzen dutenak daude eta, bestetik, ohartarazpen eta aurreikuspen horietan ezkutuko beste arrazoiak ikusten dituztenak; esate baterako, energia nuklearrari bultzada berria eman nahi izatea.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa