Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-01 -- 2082.zenb

Pasaiako badia (Gipuzkoa)

Natura eta industria elkarrizketan

Jon Gonzalo

1843. urtean, Victor Hugo idazle frantziarra liluratuta gelditu zen Pasaiako badiaren edertasunarekin. Bi mende geroago gauza asko aldatu dira, baina Pasaiako badiak xarma berezia izaten jarraitzen du. Portuko zatarkeria eta naturaren edertasuna nahasten ditu, zein baino zein ikusgarriago. Pasaiako badiako sekretu guztiak ezagutzeko itsasontzi gainean honako txango hau egitea proposatzen dizuegu.
 
Pasai Donibaneko ontziralekuan hasiko da gure txangoa –Pasai San Pedrora doan ontzia ateratzen den leku berean–. Marrajo II.a ontzia astean bitan ateratzen da bertatik, eta Pasaiako portua eta badia ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du ordubeteko txangoan. Ignacio Berrotaranen gidaritzapean, Pasai Donibanetik Pasai San Pedrora abiatuko gara. Pasai San Pedron arrantza-portua dago, eta arrantza-ontziak nonahi ikus daitezke. Asturias, Galizia, Portugal… Kantauriko ia txoko guztietatik etorritako itsasontziak dira. San Pedroko kaian atseden hartzen dute, astebete edo hamabost egun itsasoan pasa eta gero. Arrain tona asko ekartzen dituzte, eta arrain horiek guztiak San Pedroko arrain biltegian edo lonjan jartzen dira salgai. Arrain freskoa nahi duenak goizero du erosteko aukera San Pedroko lonjan.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan