Nafarroako Unibertsitatean irratsaioa euskaraz

Onintza Irureta

Onintza Irureta


0000-00-00

Ilunafarra irratsaioa Nafarroako Unibertsitateko ikasle talde batek hasi berri du, ostegunetan gaueko bederatzietatik hamarrak bitartean. Lehenengo ordu erdian informazioa lantzen dute eta bigarren erdian berriz, entretenimendua. Bigarren zati horretan The Fermin Konexion izeneko irratinobela eskaintzen dute eta ondoren euskal talderen batek zuzenean jotzen du. Entzun nahi izanez gero: 98.3 FM eta sarean, www.unav.es/98.3.


Argia.com 2012