Astekaria

 Liburuak 

Ameriketako Estatu Batuak eta Edorta Jimenez

Irudia

Pilar Iparragirre


2082. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
'Koioteren arrastoa'

Edorta Jimenez ::Koioteren arrastoa

Susa

orrialdeak ::170

prezioa ::14€

Koioteen atzetik iritsi omen zen gizakia egun Amerika izenarekin ezagutzen dugun kontinentera. Hala dio behintzat memoria galtzen denetik han bizi izandako jendearen kondaira batek, eta hala kontatu zion haien ondorengo batek Edorta Jimenezi, Koioteren arrastoa izenburuko liburuan jasotzen denez. Ameriketako Estatu Batuetara idazle bizkaitarrak 2002an eta 2005ean egindako bidaien irakaspenak eta emaitzak jasotzen dira lan horretan. Kalifornia, Nevada, Idaho eta Colorado estatuetan egondako garaietara. Ezagutza ugari egin zituen. Gogoangarriak guztiak, nahiz eta batzuk atseginagoak gertatu eta beste zenbait tristeagoak. Denen berri ematen digu Edorta Jimenezek Koioteren arrastoan. Erreserbetan bizitzera beharturik dauden Paiute eta Ni Mi Pui herrien kezkak eta sinesmenak; Ameriketara joandako euskaldunen ametsak zertan gauzatu diren; lurralde haietan pribilegio guztien jaun eta jabe diren “zuriak” kolore iluneko pertsonetaz nola baliatzen diren; Renoko unibertsitateko giroa; Veterans Day ospatzeko zenbaitek dituen ohitura oldarkorrak; Bibliaren sinesmenak bere egin eta bete egin ditzan edonori behartzeko hainbat amerikarrek daukan joera...

«Indioekin ere egon nintzen. Minez eta saminez itzuli naiz»

Zure lan hau bidaia liburutzat har al daiteke?

Ameriketako Estatu Batuak. Turismoa egiteko leku zinez zabala da. Baita ikerketa eta gogoeta egiteko ere. Bietarik dago Koioteren arrastoa izeneko liburuko kroniketan, edo narrazioetan, bietarik baitute horretan bildu diren testuek.

Bi aldiz egona zara Ameriketako Estatu Batuetan. Zer berri aurkituko du haiei buruz Koioteren arrastoa irakurtzen duenak?

Han ia dena da handia. Esate baterako, sekuoia tantaiak dituzte. Kalifornian. Ez hastapenetatik ekologiaren zaleak direlako, norbaitek zuhaitzon aldeko aldarria egin zuelako baino. Han dena da handia, bai, eta miragarririk ere ez da falta. Hala nola, Nevadako mortuaren baitan diren lakuak. Horietako bat Piramidearena da. Indioen erreserba bihurtua, horien historia jarduteko leku aparta. Indioen historia horretan euskaldunek ere parte izan dute. Euskaldunak Ameriketan! Urre ametsaren arrastoa dago Koioteren arrastoa liburuan. Hara zertara joan ziren-eta, aberastera. Ez da soilik hori, ostera. Han berrogei urte egin dituen euskaldunaren testigantzak, edota tailerrarekin hogei egin dituen bestearenak, zer pentsa ematen du. Denok aberastuko gara, hemen billeteak dagoz! Horixe diote batzuek.

Baina guztiak ez dira dirutuko, ez?

Ez, jakina... Aberastu ez direnak indioak eurak dira. Horiekin ere egon nintzen. Minez eta saminez itzuli naiz. Jainkoa, bakarra ei dena, zuriek erabiltzen dute eta, irudi du horiexentzat lan egiten duela. Liburua eman omen die. Zein liburu? Koioteren arrastoan begiratzen duenak ondo asko jakingo du.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza