Astekaria

 Ezpalak 

Izenak

Irudia


2082. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Xabier Altubek idatzitako Aldarea#01 lanak irabazi du Bilboko Gabriel Aresti ipuin lehiaketa. Igor Arroiok eta Goio Ramosek eskuratu dituzte euskarazko lanen alorreko beste bi akzesitak. Gaztelaniazko saria Miguel Sanchezek irabazi du Ojos de color ambar lanarekin.

 

Belen Alvarez Carlos Diaz, Eduardo Soldaña, Isabel San Juan, Rosa Marina, Juan Antonio Uriarte, Naiara Moreno (azpiko margolana berak egin du), Pedro Segurola, Puri Lete eta Euskal Akuarelisten Elkarteko kide diren beste hainbat pintorek euren lanak Ordiziako Barrena kultur etxean jarri dituzte ikusgai. Erakusketa apirilaren 4a arte izango da zabalik.

 

 

Unai Elorriaga idazlearen lanari buruzko hainbat artikulu bildu ditu Oihenart, Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Koadernoak aldizkariaren 22. zenbakiak. Jon Kortazarrek koordinatu duen ale monografikoak SPrako tranbia nobela, Elorriagak Espainiako Sari Nazionala jaso aurretik zein ondoren hedabideetan izandako isla eta haren estiloaren ezaugarriak ditu hizpide, besteak beste. Halaber, Elorriagak berak idatzitako testu bat ere irakur daiteke.

 

Javier Ziga margolari nafarraren familiak izen bereko fundazioa sortu du, pintorearen obra nafar guztien esku jartzeko asmoz. Fundazioak erakusketak, ikastaroak, mintegiak eta bekak bultzatu nahi ditu, besteak beste. Familiak Javier Zigaren obrak Baztanen erakutsi nahi ditu, hangoak baitziren bere ama eta emaztea.

 

 

Jean-Philippe Larrembure buru duen Izturitze eta Otsozelaiako elkarteak kudeatuko ditu hurrengo urteetan Donamartirin dauden bi kobazulo horietan aurkitzen diren objektuak. Elkartea Darricaud familiaren partaidetzarekin (kobazuloen jabeekin) sortu da eta bi leizeetan antolatuko diren kultur ekitaldiak ere kudeatuko ditu.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia