Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-01 -- 2082.zenb

Hezkuntzaren zereginaz Kubatik

Arantxa Urbe

argazkia

Mundua mundu denetik, lehen aldiz, gizakia, desagertzeko arriskuan dago: hondamendi ekologikoaren atarian; erregai fosilen-erreserbak ia agorturik; kutsadurak eta lurraren basamortutzeak dakarren elikagaien ekoizpenaren murrizketaren eta bidezkoa ez den banaketaren ondorioz 800 milioi pertsona gosetera kondenaturik; gaixotasun berrien mehatxua... Ondasun banaketari dagokionez, aberatsenen %1 aberastasun osoaren %40ren jabe da. Aldiz, behartsuenen %50ari aberastasun horren %1 gelditzen zaio.
 
Latinoamerikan eta Kariben 209 milio behartsu bizi dira, eta orain 20 urte baino 73 milioi gehiago dira. 41 milioi haur pobrezian murgildurik daude eta 22 milioik lan egin behar du bizirauteko.
 
Oraindik herrialde askok diru gehiago erabiltzen du kanpo zorraren ordainketan hezkuntzarako aurrekontuetan baino. Ondorioz, kalitatezko hezkuntzarako aukerarik gabe, haur eta gazte asko bazterketara kondenaturik daude. Hala ere, munduko gastu militarra milioi bat milioi dolarrekoa izan da, eta jendea soluzioak aurkitzeko geroz eta urrunago dago.

Hezkuntzaren bidez soilik salbatuko da jendea. Horretarako iraultza egin behar da hezkuntzan. Baina, eskolagabe batek edo erdialfabetatu batek uler al ditzake aurre egin behar diren eta garaitu behar diren erronka izugarriak?
 
Gertakari eta hausnarketa horien guztien inguruan bildu ditu Habanan Pedagogia 2007 biltzarrak 5.000tik gora hezitzaile; Mexikotik hasi eta Txile bitarteko herrialdetako hezitzaileek hezkuntzaren betebeharraz eta funtzioaz hausnartu dute eta ondorioetara iritsi dira.
Pentsamolde eta ideologia guztien gainetik, objektiboak diren datu horiek garbi erakusten dute mundua antolatu dugun erak bidegabekeriak, desberdintasunak eta hondamendiak besterik ez dituela sortu.
 
Egoera dagoen horretan utz dezakegu, munduak eman dezakeena arpilatu arte; edo, mundua antolatzeko beste bide batzuk saia ditzakegu, jakinik horrek eskema askoren puskatzea ekarri behar duela.
Guk, hezitzaileok, badugu gure buruari zer galdetua. Ez dezagun ahantz hezkuntza dela jendarte antolaketa transmititzeko tresnarik behinena, eta gu, beraz, eragile nagusiak.
 
Kuban, munduaren hegoaldean bizi direnak, gosetea eta zorigaitza jasaten ari direnak, gure erantzukizuna eskatzen ari dira iparraldean bizi garenoi.
 
Horiek guztiak urrun dauzkagula iruditzen bazaigu ere, ez dezagun ahantz guztiak munduaren buelta berean goazela. Begira diezaiogun, bestela, Euskal Herriak osatzen duen gure mundu txiki honi. Ezarri diguten Hezkuntza Sistemak zer betikotu, zatitu eta baztertzen ote du? Hezitzaile eta euskal hiritar gisa ez ote ditugu beste helburu batzuk?
Hausnarketa interesgarria, dudarik gabe. Ausartuko al gara?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan