2007-03-01 -- 2082.zenb
Miguel Laburu ::De mare vasconum. La memoria perdida
Pamiela
orrialdeak ::208
prezioa ::18.50€
XII. mendetik XVI.eraino euskal itsasgizonek bizi izandakoak azaldu zizkigun Miguel Laburu (1918-1999) historialariak De mare vasconum. La memoria perdida liburuan. Orain haren lagun mina izandako Jesus Lizarragari esker Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburua, euskal itsas historia berreskuratu eta dibulgatzeko asmoarekin. Miguel Laburuk lan honetan Nafarroako Erresumak itsasoarekin izandako lotura agertzeaz gain, aintzinako itsasontzien arkitekturari ere eskaintzen die tartea, garaian garaiko ontzien ilustrazioak agertuz. Euskal bale arrantzaleei, agintariek hartu-emanetarako erabiltzen zituzten zigiluei eta herri armarraietan agertutako irudiei ere erreparatu zien egileak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa