Astekaria

 Bertso berriak 

Egunerokoari jarriak

I Pi-pi-pi hotsei sumiso, atzea ohetik jaso, txorrota utzi zabalik eta ispiluari so. Itxaropen oro lauso... Gauza ona da akaso, egutegiak lan egun bati ematea paso.

Irudia

Nerea Elustondo


2082. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Nerea Elustondo
(XDZ)
 
 
II

Ez txirringan, ez trenean,
ez busez, ez footing-ean,
autoan sartu eta lanera!
Gasen lurrinean.
Zortziak ia gainean...
Aparkatu ezinean...
Enpresan jende adina kotxe
dago parking-ean!

III

Zulodun denez kartera,
beti ezin egin greba;
baina lan egun gehienek nola
duten bukaera...
Gaurkoa ere bete da!
Zintz egiteaz batera...
Kleenex-a bota lurrera eta
bagoaz etxera!

IV

Hozkailuan gauzak bakan
ta bagoaz arrapatan,
jakiak saltzen diren tokira
sobre sorpresatan.
Hala ere azken txanpan,
kanpazo on baten faltan...
Hamar produktu daramatzagu
hamaika poltsatan.

V

Etxeratu ta ahal dala,
afaltzea printzipala.
Bihar goizean jaiki beharrik
ez balitz, oxala!
Sobrak, paper zein kristala,
basurara bota ahala...
Bainu on batek nor ez du uzten
berria bezala?

VI

Bainuan ondoren bare,
ezpainak bekainen pare,
aparatuak Standby-n utzi
ta ohera alde.
Ohitura zaharren mirabe,
hamaika pizti bagaude...
Planetan alde zer egin leiken
enteratu gabe!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | ixabel jauregi | 2009-11-01 20:36:18

    bertso hauen doinua jakiterik bai?

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia