Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-01 -- 2082.zenb

Osasuna

Egizu irribarre, hortz inplanteei esker

Jabier Agirre

Espainia da Europako aurreneko herrialdea, hortz inplanteen erabilerari dagokionez. Gaixotasunak, urteek, istripuak edo garbiketa eta higiene ohitura txarra direla medio galdutako hortz-haginak ordezteko soluzio egokia da inplanteak jartzea.
 
Hortz-inplanteak doitasun handiko titaniozko finkapenak dira. Kirurgialari maxilofazialek –aho, masailezur eta orokorrean aurpegiko ebakuntzetan espezializatuek– eta dentistek, hortzen bat –edo gehiago– galdu duten pazienteei masailezurrean ezartzen dizkiete protesi horiek. Inplante horien helburua ‘sustrai artifizial’ moduan jokatzea da, jarraian –batzuetan hilabeteko itxaronaldia behar izaten da– hortz protesia bertan finkatzeko.

Teknika berri samarra den arren, hamarretik bederatzitan arrakastatsua izan ohi da, eta horri esker gaixotasun periodontalak (piorrea) erasanda, edo ohitura higieniko eskasen nahiz traumatismoen erruz hortzak berreskuratu ahal izaten ditu pazienteak. Inplanteei esker, pazienteak berriro ere murtxikatu ahal izango du, eta estetikaren nahiz bizi-kalitatearen aldetik begiratuta aurrerapauso handia egingo du.
 
Inplanteen teknika asko hobetu da azken urteotan. Ahoko eta Aurpegi Masailezurretako Kirurgiako Espainiako Elkartearen presidentea den Jose Ignacio Salmerón doktorearen hitzetan, "berrogei urteko garapenaren ondotik, titaniozko inplanteen munduan nabarmen hobetu dira jartzeko teknika, inplanteen azalerak –orain landuagoak eta zimurragoak dira, hobeto finkatzeko–, eta orbantzeko denbora laburtu egin da". Hortzetako inplanteak mota askotakoak izan daitezke; honatx erabilienak: hortzaren ordezko artifizialak –gero hortzordeak jartzeko oinarri sendoa ematen dutenak–, hezur barnekoak (endostialak) masailezurrean txertatzen direnak, edota subperiostialak, dagoen hezurrean zuzenean txertatzen direnak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan