Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Egizu irribarre, hortz inplanteei esker

Espainia da Europako aurreneko herrialdea, hortz inplanteen erabilerari dagokionez. Gaixotasunak, urteek, istripuak edo garbiketa eta higiene ohitura txarra direla medio galdutako hortz-haginak ordezteko soluzio egokia da inplanteak jartzea.   Hortz-inplanteak doitasun handiko titaniozko finkapenak dira. Kirurgialari maxilofazialek –aho, masailezur eta orokorrean aurpegiko ebakuntzetan espezializatuek– eta dentistek, hortzen bat –edo gehiago– galdu duten pazienteei masailezurrean ezartzen dizkiete protesi horiek. Inplante horien helburua ‘sustrai artifizial’ moduan jokatzea da, jarraian –batzuetan hilabeteko itxaronaldia behar izaten da– hortz protesia bertan finkatzeko.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2082. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Teknika berri samarra den arren, hamarretik bederatzitan arrakastatsua izan ohi da, eta horri esker gaixotasun periodontalak (piorrea) erasanda, edo ohitura higieniko eskasen nahiz traumatismoen erruz hortzak berreskuratu ahal izaten ditu pazienteak. Inplanteei esker, pazienteak berriro ere murtxikatu ahal izango du, eta estetikaren nahiz bizi-kalitatearen aldetik begiratuta aurrerapauso handia egingo du.
 

Inplanteen teknika asko hobetu da azken urteotan. Ahoko eta Aurpegi Masailezurretako Kirurgiako Espainiako Elkartearen presidentea den Jose Ignacio Salmerón doktorearen hitzetan, "berrogei urteko garapenaren ondotik, titaniozko inplanteen munduan nabarmen hobetu dira jartzeko teknika, inplanteen azalerak –orain landuagoak eta zimurragoak dira, hobeto finkatzeko–, eta orbantzeko denbora laburtu egin da". Hortzetako inplanteak mota askotakoak izan daitezke; honatx erabilienak: hortzaren ordezko artifizialak –gero hortzordeak jartzeko oinarri sendoa ematen dutenak–, hezur barnekoak (endostialak) masailezurrean txertatzen direnak, edota subperiostialak, dagoen hezurrean zuzenean txertatzen direnak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia