Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-01 -- 2082.zenb

Saltoki handiak

artikulu nagusira itzuli
?Hiper? eredua

Jose Allende ekonomia aplikatuko katedradunak saltoki handien inguruan idatzitako txosten batean (Manu Robles-Arangiz Institutuak argitaratua) ondorio argigarriak eskaintzen ditu “hiper” ereduaren inguruan: hiri jasangarrien kontrakoa da, enplegua deusezten du eta produktore txikien distribuzio kanalak desegiten ditu, monopolioa sustatuz.
 
Katedradunaren iritziz eredu horrek nortasunaren eta berezitasunaren galera dakar berarekin, komunitate ezberdinak homogeneizatze prozesu batera bultzatzen dituelako. Gainera, hipermerkatuetara joateko autoa hartu behar izateak errenta baxuenak dituzten sektoreak kaltetzen ditu: etorkinak, adineko pertsonak eta gazteak. Ekologiarentzat ere kaltegarria dela irizten du Allendek bere txostenean.

27 lizentzia 2005. urtean

Eusko Jaurlaritzak 2006ko udazkenean kontsumo arduratsu bat bultzatzeko plana onartu zuen; horren bidez, batez ere hipermerkatuetan saltzen diren zenbait produktuk sortzen dituzten hondakinak gutxitu nahi ditu. Baina bestalde, 2005 urtean 27 lizentzia eman zituen Jaurlaritzak hipermerkatu berriak egin edo daudenak handitzeko. Askok kontraesan nabarmena ikusi dute administrazio publikoaren jarreran eta saltoki handiak egiteko proiektuak dauden zenbait herrietan horien kontrako iritzia berehalakoa izan da. Esate baterako, Orion bi saltoki handi egiteko asmoa dago eta bertako dendarien elkarteak eta herritarrek hainbat ekimen burutu dituzte horren aurka; Arrasaten, Zabaleta auzoan, saltoki handi bat ezartzeko plana jarri dute martxan, bertako dendariak horren kontra azaldu diren arren; eta Azkoitian Eroski handitzeko asmoak kritika ugari jaso ditu.
 
EAE Estatuko rankingaren aurrealdean dago hipermerkatu kopuru aldetik. Estatuan, batez beste, 1.000 biztanleko 249 m2 saltoki handi badituzte, EAEn 340 m2 daude. Gainera, Jaurlaritzak eraldatu duen Saltoki Handien Legearekin 1.645.677 m2 izango lituzkete saltoki handiek, gaur egun dituzten 681.265 m2ren aldean.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan