Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-01 -- 2082.zenb

Saltoki handiak

Desertua Ondarroako itsasertzean

Urko Apaolaza

Emakume bat erosketekin Ondarroako kalea batean

Euskal Herriko zenbait herritan alarma piztu da. Dendariak oso arduratuta azaldu dira, saltoki handiak edo hipermerkatuak egiteko dauden proiektuak ezagututa. Eusko Jaurlaritzak egindako Saltoki Handien Legearen Berrikuspenak hautsak harrotu ditu gainera. Noraino luza daiteke hipermerkatu baten itzala? Hori jakiteko hipermerkatua eraikiko duten herri batera jo dugu, Ondarroara (Bizkaia), eta bertan garbi esan digute: “Merkataritzarik gabe, bizitzarik gabeko herria izango da”. Desertua itsasertzean, alegia.
 
Ondarroara autoz iristeko bi bide hartu daitezke: bata Markinatik barrena, bestea Itziarren errepidea hartu eta itsasertzeko aparra dastatuz Deba eta Mutriku gurutzatzen dituena. Guk azkeneko hau hartu dugu. Eguraldi zakarra dago, nola dator euri erasoa, hala ateratzen da eguzki printza. Hainbat kilometro amaigabeetan bolanteari eragiten jardun eta gero azaldu zaigu Ondarroa, kresalak miazkatua.

guztia irakurri

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan