2007-03-01 -- 2082.zenb
Errepide nagusia utzi eta baratxago sartu naiz azken eraikinen artean. Gasolindegia, jatetxea, bankua, oroigarriak. Sangria eskaintzen duten arbelak eta flamenko dantzariak martxoko euripe hotzean. Zubi gainetik igarotzean, Arestiren adorerik batzeke, leihatilatik besoa atera eta oihurik jalgi gabe zeharkatu dut mapan lerro gorri lodiz agertzen den hori. Eguerdia da, eta berandu, bazkaltzen harrapatuko dut. Giltzatu gabe du atea.
– Zer moduz, galdetu diot.
Pentsatu bezala, ez naiz garaiz iritsi. Oilasko paparra du platerean, eta bakarrik dago. Euskadi Irratia du piztuta. Ez dakit zenbat hildako Bagdaden.
– Zer nahi duk esatea. Bizitzen aspertuta.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1