2007-03-01 -- 2082.zenb
Zumarragara ezpata-dantza egitera azkenekoz gonbidatu zutenean, 61 urte zituen. Azkenekoz diot, baina ez dakit aurretik gonbidatu ote zuten, dakidana da gehiago ez zutela gonbidatzerik izan. Jose Antonio Olanok Antioko baselizan egin zuen bere azken dantza saioa. Iztuetaren ikasle izana, gaztetan airean bi buelta egiteko gai omen zen. Ezpata-dantza egin eta Olanok berak izan zuen soka-dantzan bakarlari aritzeko ohorea. Parean Francisco Olaran zuen, dantzari bikaina eta… bera baino dezente gazteagoa. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko desafioan bere onenak eman zituen Olanok. Barruak hausteraino itxura denez. Dantza bukatu eta gaizki sentitu zen, etxera joan, ohean sartu eta bederatzi egunen buruan, 1882ko uztailaren 11n hil zen Jose Antonio Olano.
Marc Hanssens Antwerpenen bizi da. Ondare historiko-artistiko aberatsa, portu erraldoiaren inguruko merkataritza eta modako azken joerak biltzen dituen hiri ederrean hiritar arrunta da Marc Hanssens, baina badu ohitura berezi bat. Urtero, garizuma erdian izaten da. 1971n egin zuen estraineko saioa, eta ordutik 36 urtetan ez du kalerik egin Der Antwerpener Schwerttanz delakoan. Orain egun batzuk egin du berriz. Inauteri eta Aste Santu bitartean, garizumaren ziabogan izaten da data.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa