Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportaje / Elkarrizketak

2007-03-01 -- 2082.zenb

Patxi Zabaleta

Xabier Letona

Patxi Zabaleta

Foru Legebiltzarrerako Nafarroa Bai (NaBai) koalizioko zerrendaburua izango da ezker abertzaleko buruzagi historikoa. Nafarroako politikaren une garrantzitsuenak lehen lerrotik bizi izan ditu azken 30 urteetan. Une esanguratsuenetakoa protagonismotik bizi dezake bi hilabete barru, hamar urteko agintaldi gupidagabearen ondoren, UPNk gobernua galtzeko aukera handiak dituelako.
 
2006ko ekainaren 8a da, udal eta foru hauteskundeetatik ia bi astera eta barne-tirabira gogorren ondoren, PSNk azkenean iragarri du uko egiten diola gobernua UPNrekin eratzeari eta NaBai eta Ezker Batuarekin osatuko duela exekutibo berria.

kamara
guztia irakurri

Energia

Daniel Udalaitz

Martxoaren 29an eta 30ean akziodunen batzar nagusi bana egingo dute Euskal Herrian eta Eskozian, Iberdrola eta Scottish Power elektrizitate enpresek. Batzar horietan, euskal enpresak eskoziarra erostea onartuko dute, eta horrela, Iberdrola energia eolikoaren negozioan enpresa liderra izango da munduan.
 
Iberdrolak Scottish Power 17.200 milioi euroren truke erosiko du. 9.047 milioi euro dirutan ordainduko dira, eta horren barne dago 236 milioi euroko dibidendu estra bat; beste guztia akziotan izango da. Horretarako, Iberdrolak kapital soziala zabalduko du 245 milioi akzio berriren jaulkipenaren bitartez, akziodun eskoziarrei ordaintzeko, haien esku geratuko baita kapital berriaren %21,4. Erosketa horri esker, Iberdrola enpresa liderra bihurtuko da negozio eolikoan. Europako hirugarren elektrizitate enpresa bilakatuko da aktiboen balioaren arabera Frantziako EFD eta Alemaniako E.ON enpresen atzetik, seigarrena izango da diru sarreren arabera eta zazpigarrena burtsan daukan balioari dagokionez.

guztia irakurri

Larzabaleko ikastola eta kolegioa

Unai Brea

Eraikuntza lanak

Oztibarre eskualdean, Nafarroa Behereko Larzabale herrian, elkarrengandik oso hurbil eraikin bi ari dira altxatzen: bata eskualdeko ikastola izango da eta bestea Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa. Seaskak dirua biltzeko kanpaina hasi berri du.
 
Iazko urrian, hondeamakinak lur altxatzen hasi ziren Larzabaleko eremu batean, Oztibarre bailaran. 8.000 metro koadro, proiektu bikoitza gauzatzeko. Han ari dira eraikitzen, elkarren ondoan, Oztibarreko ikastolak eta Manex Erdozaintzi Etxart kolegioak izango dituzten egoitza berriak. 2007-2008 ikasturte hasieran, datorren buruilan beraz, biak bukatuta eta haurrak hartzeko gertu egotea espero da. Estreinaldi ofiziala, berriz, urrian egiteko asmoa dute, lanak hasi eta urtebetera.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan