Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-01 -- 2082.zenb

Nagore Irazustabarrena

Viana, 1507ko martxoaren 12a. Goiz hartan Cesar Borgiak berri txarrak jaso zituen: setiatu berri zuen hirian armak eta janaria sartzea lortu zuten arerioek. Haserre, Vianako harresietara abiatu zen zaldiz, bakarrik, inolako segurtasun neurririk gabe. Berehala hogeiren bat zaldunekin egin zuen topo.
 
31 urte besterik ez zituen, baina botere izugarria lortua zuen. Hamazazpi urterekin Iruñeko apezpiku izendatu zuten eta titulu zerrenda hazten joan zen: konde, duke, printze, condottiero, gonfaloniere, kapitain jeneral, kardinal... Aita Alejandro VI.a aita santua zuen (Rodrigo Borgia) eta Vatikanoaren boterea bere anbizioaren mesedetan erabili zuen; Lucrecia arreba bere interes politikoak babesteko ezkondu arazi zuen; Juan anaia hil zuen Vatikanoko armadako kapitain izateko; Leonardo da Vinci kontratatu zuen gerrarako makinak asma zitzan... Diotenez, Makiavelok Cesar Borgia izan zuen inspirazio iturri Il Principe (Printzea) idazteko.

guztia irakurri

Nagore Irazustabarrena

Bideojokoek kultura bultzatzen dute. Bideojoko batzuek behintzat. Erromako Udalak horixe uste du: kultura erromatarra zabaldu eta bultzatzen duten ekimenak saritzen ditu urtero, eta aurten Marco Aurelio sarietako bat Imperium Civitas izenburuko bideojokoarentzat izan da. Bideojoko saritua Imperium joko sortaren emaitza berriena da. Bere anaia nagusiak, batik-bat, gatazkatan eta estrategia militarrean oinarrituta daude. Baina Civitaseko jokalariek Erromako Inperio osoa kudeatu behar dute, eta ez soilik esparru militarra. Horregatik, Marco Aurelio sarien arduradunek bideojokoaren balio kultural eta didaktikoa nabarmendu nahi izan dute.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan