Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Argazki-softwarea mundu birtuala sortzeko

Interneten argazkitegi ugari daude. Google-k duen irudientzako atala, adibidez, asko erabiltzen da argazkiak bilatu edo trukatzeko. Flickr argazkitegian 200 milioi erretratu baino gehiago daude. Eiffel dorrea, Treviko iturria eta ia edozein paraje edo gauza topa daiteke gune horietan. Hainbeste argazki daude ezen, batzuetan, ez dugu jakiten zein aukeratu: ezkerretik hartutakoa, goitik, behetik, eskuinetik, gauez, egunez,...   Washington-go (AEB) unibertsitateko Steve Seitz eta Noah Snavely eta Microsofteko Rick Szeliski ikerlariek Photo Tourism izeneko softwarea garatzen ari dira argazkitegietako bilaketak erraztu asmoz.   Software horrek eszena bereko argazkiak 3Dko ingurune birtualean kokatzen ditu. Hartara, eszena bera alde askotatik, eta modu errazean, ikusi ahal izango da.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2082. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Izan ere, argazki bat ikusi ondoren, sarritan galdetzen diogu gure buruari zer ote dagoen ikusitakoaren alboan, edo barruan. Egungo argazkitegietan ez dago hori jakiterik; argazkiak banan-banan ikusi behar, gura duguna topatuko badugu.
 
Photo Tourism softwarearekin argazkitegi bateko argazkiak erabiltzen dira ibilbide birtualak egiteko. Eta efektu bisuala bideojoko batean egotearen antzekoa da. Adibidez, Treviko iturri inguruan ‘nabigatzen’ arituz gero han erdian dagoen Neptunora ailegatu eta, hori baldin bada interesatzen zaiguna, sistemak bereizmen handiko argazkia erakutsiko digu.
 

Programa berri honek erabilpen anitz izan ditzake. Adibidez, jatetxe batek bere ingurua erakusteko jarritako irudietan kanpoan duen menua pantailaren erdialdean kokatzean, handitu eta plater eskaintza irakurri ahal izango genuke.
 
Arkeologo edo biologoek interes handia azaldu dute programa berria ezagutzeko, beraien zereginetan lagundu diezaiekelakoan.

Masajea hobe, ahoz ahokoa baino

Pertsona batek arnasa hartzen ez duenean ahoz ahokoa eta masajea egitea aholkatzen da. Ikerlari japoniar batzuen arabera ordea, ahoz ahokoa soberan legoke. Ondorio hori ateratzeko ia 4.000 kasu aztertu dituzte eta emaitzak oso garbiak izan dira; gainera, ahoz ahokoak arriskuak izan ditzake egiten duenarentzat, gaixotasunak kutsa baititzake metodo horrek.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia