2007-03-01 -- 2082.zenb
Interneten argazkitegi ugari daude. Google-k duen irudientzako atala, adibidez, asko erabiltzen da argazkiak bilatu edo trukatzeko. Flickr argazkitegian 200 milioi erretratu baino gehiago daude. Eiffel dorrea, Treviko iturria eta ia edozein paraje edo gauza topa daiteke gune horietan. Hainbeste argazki daude ezen, batzuetan, ez dugu jakiten zein aukeratu: ezkerretik hartutakoa, goitik, behetik, eskuinetik, gauez, egunez,...
Washington-go (AEB) unibertsitateko Steve Seitz eta Noah Snavely eta Microsofteko Rick Szeliski ikerlariek Photo Tourism izeneko softwarea garatzen ari dira argazkitegietako bilaketak erraztu asmoz.
Software horrek eszena bereko argazkiak 3Dko ingurune birtualean kokatzen ditu. Hartara, eszena bera alde askotatik, eta modu errazean, ikusi ahal izango da.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa