Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-25 -- 2081.zenb

Zorionekoak euskaldun berriak...

Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola

Duela hamar urtetik baino ez omen da euskalduna Angel. Hori aitortu digu bere azken ttakunean, eta datu zehatza jakiteak hunkitu egin nau. Gustura esango nioke –eta esan egingo diot–: Lasai, Angel, hamar urteko euskaldun berria izatea denborak konponduko duen gaixotasun arina baita. Dagoeneko, eta nik egindako liburu-hegalak gezurrik esaten ez badu (ez da aurreneko aldia izango), bere bizitzaren ia herena pasatu du euskaldun, eta kontuan hartzen badugu lehen bizpahiru urteetan hizkuntza guztiak antzekoak direla, herena baino gehiago, beraz.
 
Inbidia pixka bat ematen dit hamar urteko euskaldunak, ez dut ukatuko: Pitxu zer edo nor den ez dakienak, oraindik gauza asko ikasteko eta deskubritzeko daukanak. Baina inbidiaren puntu gorena, Filipe Bidart nor den ez jakiteak ematen dit. Hunkitu egin nau, Angel. Ez naiz hemen gurasokeriaz Angel jaio zenean ni zertan nenbilen esaten hasiko. Bego, beraz. Baina ezin dut burutik kendu, beharbada, Angel bezalako euskaldun berri asko beharko genukeela, eta ez naiz ari hizkuntzaren ikasketaz sortzen den euskaradun berriei dagokionez bakarrik.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan