Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-25 -- 2081.zenb

Zhuyi!, Txinako argazkigintzari begirada

Jon Torner


Gasteziko Artium museoko Ipar arteoan 1960tik aurrera jaiotako 35 argazkilari txinatarren 140 irudi jarri dituzte ikusgai, Zhuyi! (Erne!) izenburupean. Irailaren 23a arte bisitatu ahal izango den erakusketa eder horrek Txinak azken hamarkadetan izan duen bilakaera islatu du, Debekatutako Hiria, Harresi Handia eta Tiananmengo enparantza bezalako lekuetan hasiko den bidaian zehar. Horixe da erakusketa osatzen duten bost ataletan aurrenekoa: antzinako historia. Gainerako atalak Txinan gaur egun gertatzen ari diren aldaketen zuzeneko lekuko bilakatu dira. Era guztietako sentipenak biltzen dituen norbanakoaren aldaketen metaforak dira argazkiak; gizartearen sukar kontsumista gero eta handiagoak eragindako hutsunetik hasi eta herrialde erraldoi hartako kultur ohituren aipamenetan islatzen den malenkoniaraino.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun