2007-03-25 -- 2081.zenb
Elikadura Subiranotasuna zer jan eta jana nork eta nola ekoitzi erabakitzeko herritarrok daukagun eskubidea da. Globalizazio neoliberalak elikadura merkantzia bihurtu du. Egoera horri aurre egiteko, otsailean Maliko Selingué herrian Elikadura Subiranotasunaren aldeko Mundu Foroa egin zen. Bertan bildu ziren kontinente guztietako nekazari eta arrantzaleak, martxa mundialeko emakumeak eta Amigos de la Tierra eta Via Campesina taldeak. Elikadura Subiranotasunaren inguruko helburuak eta politikak lantzeko agenda martxan jarri dute. Forotik etorri berritan elkarrizketatu dugu Paul Nicholson, EHNEko kidea eta Via Campesinako koordinatzailea.
Munduko herrialde boteretsuenak, Europa eta AEBetan biltzen dira munduko ekonomiaren inguruan erabakiak hartzeko. Baina Elikadura Subiranotasunaren inguruko erabakiak, Selinguéko lastozko txaboletan hartu dira. Foroak iraundako bi asteetan, Selinguén ez da Coca Cola bakar bat ere ikusi. Bertan bildutako eragile sozialak, Maliko herrixka horretako jendeak urtean zehar jaten duen janari berarekin elikatu dira. Elikadura Subiranotasunaren tesiarekin bat egiteko, goizean hildako animaliak eta bertan ereindako jakiak baino ez dira jan. Paul Nicholsonek azaldu dizkigu Foroko tesiak.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa