2007-03-25 -- 2081.zenb
Ingalaterra, 1973. Mike Olfield musikari britainiarrak Piltdown Man izeneko zatia konposatu zuen Tubular Bells II lanaren barruan. Piezak distortsioa zuen oinarri; hamarkada batzuk lehenago Piltdowneko gizakiak horixe sortu zuen giza-eboluzioaren historian, distortsioa.
1912an, Sussexeko Piltdown herrian, harrobi bateko langileak hezur arrastoak aurkitu zituen: garezur zati bat, matrailezurra eta hortz solte bat. Arrastoak Charles Dawson arkeologo amateurrari eman zizkioten eta honek, berehala, Londresko Geologia Elkartean aurkeztu zituen Smith Woodward British Museum-eko paleontologo ezagunaren babesarekin. Eoanthropus dawsonii izena ipini zioten espezie berriari. Berehala hasi zen hezurren jatorriari buruzko eztabaida, hainbat hamarkada luzatuko zena. Prentsak arrastoak giza-eboluzioaren katea osatzeko falta zen elementua zirela zabaldu zuen. Komunitate zientifikoak ez zuen ikerketa sakonegirik behar izan teoria hura onartzeko; halakoxe arbaso baten bila zebiltzan, garun handiko eta primate itxurako izaki baten bila. Gaur jakina da eboluzioak ez zuela bide hori jarraitu.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1