Astekaria

 Bertso berriak 

Pertsona ala abereari jarriak

I Mundu zahar honi begiratuta dago aitortu beharra denen gainetik azaltzen dela gizakiaren indarra. Baina begira nora daraman duen adimen azkarra bere senaren aurka dabilen abere mota bakarra.

Imanol Lazkano

Imanol Lazkano


2081. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Imanol Lazkano
(XDZ)
 
II

Betidanikan izan direnak
zorionaren barruti
sendia eta lagunartea
egin ditugu lau zati.
Hirian bizi bagara ere
bihurtu gara basati.
Jende ugari dugu ondoan
baina pertsona urruti.

III

Zerbait maitatu beharra dakar
bizitzak bere muinean.
Nik ingurua ta inguruak ni
hori da azken finean
pertsonekiko maitasun hori
garrazten doan heinean
gozo guztia isurtzen dugu
beste abereen gainean.

IV

Aurrerapen ta inbentuekin
gizona dabil harro ta
hau dugu irin gozorik eho
ezin dezakeen errota.
Azken batean ez al da dena
gizakiaren porrota?
Zakurrak eta katuak maite
eta pertsonak gorrota.

V

Bihotz oneko hainbat pertsona
nonahi aurkitu daitezke.
Abere mota guztientzako
maitasun ta babes eske.
Hainbat pertsona gosez ta gudan
bizi ez direnak aske.
Haien bizitzak ez ote dira
abereenak hainbeste?

VI

Abere mota denak direnez
izadiko ondareak.
Egia esan neronek ere
maitatzen ditut nereak
nahiz ta benetan zilegi zaigun
mimatzea norbereak.
Lehenik pertsonak maita ditzagun
eta gero abereak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia