Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-03-25 -- 2081.zenb

Libertad

Joxemari Ostolaza

argazkia


Sin ira aukeratu zuten ereserkitzat PPkoek manifaren oskoltzat. Sardana estetikan antolaturik ekin zioten agertokian bukaera espektakularra eman nahian trabesari, agintea berreskuratzeko ahaleginari. Jendetzaren aurrean ohi denez harro, goitik beherako begiradaz elkarri eskuak emanda ekin zioten kantatzeari balsaren erritmoan gorputzak batera mugitzea joko. Ez nituen begiak denetan ezarri, erdian zegoen Rajoy-renganaino joan zitzaizkidan-eta. Irrigarria. Irrigarria oso. Ezin izan nuen ahotsen artean berea identifikatu, baina bere mugimendu baldar eregietan ikusi nuen ez zela gauza erritmoan besteekin batera jarduteko, garai batean herriko plazan edozein zela ere jotzen zuten musika, moilan olatu txikien eraginen menpean zabuka egoten den baporearen antzera mugitzen ziren dorpeenen itxura hartu nion. Talenturik gabeko eginahalak beti ere uxatu banau eta borondate hutsak erreparoa sortu horren kaltea irudikaturik, Rajoi hor horrela ikusteak ondorio hontara eraman nau: honekin jai zagok. Borondaterik ez diot ukatuko, eginahaletan diziplinarik ere ez, bereak aurrera ateratzeko hala-holako gaitasunik ere ez, baina ezeren lidergoa eramateko gauza denik ere ez. Horrelako patroiarekin barkua hondora. Hori seguru.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan