Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-03-25 -- 2081.zenb

Izenak

Xabi Strubell Dut taldeko gitarra-jotzaile izandakoa poesiak idazten hasi da Euskal Poesia Blaga Bloga blogean (http://euskalpoesiablagabloga.blogspot.com).

 

Txalo konpainiaren Artea obrak irabazi du VII. Donostia saria. Yasmina Rezaren Art obraren euskarazko egokitzapena da lan saritua. Julia Marinek euskaratu eta Karlos Zabalak zuzendu dute Ramon Agirre, Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza aktoreek antzeztutako obra hori. Txalo Produkzioak taldeak martxoaren 27an jasoko du saria, Victoria Eugenian egingo den galan.

 
 

Pedro Iturralde saxofoi jotzaile nafarrak Espainiako Musikaren Akademiaren Bizitza Osoari emandako saria jasoko du. Martxoaren 29an, XI. Musikaren Sariak emango diren egunean jasoko du Iturraldek saria, “Espainiako jazzaren aitzindari” izateagatik.

 

Unai Agirre hernaniarrak irabazi du Orixe bertso txapelketa. Bi puntu eta erdi atera zizkion Iker Zubeldiari. Amassorrain ikastolak ematen duen bertso onenaren saria ere Agirrek eskuratu zuen.

 
 

Carmen Andonegi eta Susana Elias Gonzalez donostiarrek eta Elena Uranga bilbotarrak Donostiako Kutxa Boulevard aretoetan jarri dituzte ikusgai euren margolanak. Erakusketak hilaren 25a arte izango dira zabalik. Gainean duzuen obra hori Elena Urangak egin du. Gauak izar bakarraren antzera du izena.

 
 

Katixa Agirre gasteiztarrak bere lehen liburua kaleratu du Elkar argitaletxearekin. Sua falta zaigu izeneko liburua pertsonen arteko harremanak jorratzen dituzten zazpi narrazio laburrez osatu du.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan