Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Gure ospitaletako larrialdi zerbitzuen zifrak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak, Gabriel Inclanek, datu interesgarri ugari jakinarazi zituen duela egun batzuk Legebiltzarrean, larrialdi zerbitzuek eskaintzen duten arretaz. Oposizioko legebiltzarkide batek egindako galderari erantzuteko, itxaro-zerrendek azken bi urteotan izandako eboluzioaz mintzatu zen Inclan. Osakidetzako ospitaleetako larrialdi zerbitzuek 928.312 kontsulta artatu zituzten iaz. Larrialdietatik pasatu ziren pertsona horietatik % 14k ospitalean ingresatuta bukatu zuten –128.716 pertsona–. Barakaldoko Gurutzeta ospitalea da larrialdietako eremuan pertsona gehien hartu zituen ospitale publikoa; ia 215.000 kontsulta izan zituzten han. Jarraian Donostia Ospitalea eta Basurtokoa daude, 145.000 eta 144.000 kontsultarekin, hurrenez hurren. Gasteizko Txagorritxu da hurrena, 105.000 larrialdi artatu baitzituzten bertan.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2081. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Hamalau ospitale daude Osakidetzako sarean eta horietan errehabilitazioko tratamendua eskaintzen da itxaro-zerrendan apuntatuta dauden pazienteentzat. Sailburuak emandako informazioaren arabera 2006ko abenduaren 31ean 3.022 paziente omen zeuden egoera horretan, hau da: itxaro-zerrenda batean tratamenduaren zain. Urtebete lehenago, 2005eko abenduaren 31ean alegia, kopuru hori 3.167 pertsonakoa zenez, 145 paziente gutxiago zeuden zain, urte osoan 50.000 paziente ingururi tratamendua eskaini zion zerbitzuan.
 

Hala ere, egoera asko aldatzen da ospitale batetik bestera. Badira atzerapenik gabeko –edo oso atzerapen gutxiko– zentroak –Leza, Santa Marina, Galdakao, Deba Garaia eta Zumarragan, adibidez, oso gutxi dira, edo batere ez, tratamenduaren zain dauden pazienteak–. Beste muturrean Basurtoko ospitalea dago. Han pilatzen dira itxaro-zerrendan daudenen bostetik bat. Txagorritxuk, Santiago ospitaleak –biak Gasteizen–, Donostiak, Gurutzetak edo San Eloyk ere atzerapen nabarmenak dituzte; zain egon beharreko batez bestekoa egunetan neurtuz, honatx alderaketa: San Eloyn sei egun, Deba Garaiko ospitalean hamairu, Basurton 32 eta Santiago ospitalean ia 40.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza