Astekaria

 Bero-beroan 

Gure industria babestu

Aurreko astean langileen mobilizazioak izan genituen Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, gure industria babesteko, lekualdaketen aurka eta lan harremanen euskal eremuaren alde. Mobilizazio horiek LABek Euskal Herrian zabaldu duen “Langileok autodeterminazioa” kanpainaren parte dira. Aste honetan Busturian eta Lea-Artibain izango dira mobilizazioak. Azken urteotan ehunka lanpostu galdu dira multinazionalek egindako lekualdaketengatik. Nafarroa da multinazional askoren paradisua eta horregatik ekonomia ahula du; lekualdatze gehien eta larrienak jasan dituen lurraldea izan da. Duela gutxi UNESA, Scneider eta Sanyo izan dira. Orain Mepamsa, Caucho Metal eta BSH, eta ezin dugu ahaztu Volkswagenek ere lanpostuak pixkanaka nabarmen gutxitu nahi dituela.

Juan Mari Arregi

Juan Mari Arregi


2081. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Autodeterminazioa defendatzea gure industria defendatzea da, lan harremanetan euskal eremuaren alde egotea, erabakiak hemen eta ez Parisen, Madrilen edo Berlinen hartzearen alde agertzea. Horrela baino ez dugu lortuko gure industria eta lanpostuak multinazionalen irentsi gosetik babestea, horien helburua ahalik eta denbora gutxienean probetxurik gehien lortzea besterik ez baita. Nafarroako Gobernuak hobe luke bere industria-politikaz arduratuko balitz eta gehiago ez balu, gezurrekin baliatuta, manifestazioetara deituko, horiek, azken finean, Nafarroak bere etorkizunean erabaki dezan eragotzi besterik ez baitute egiten.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia