2007-03-25 -- 2081.zenb
Gaur egungo emakumearen destino petrala joa da Ana Urkiza. Etxean ez ezik, lanean ari da handik kanpo. Hiru seme-alaba, batetik; komunikazio aholkularitzan, bestetik. Gehiago ere bada Urkizaren eguneroko lan agendan: irakasle da unibertsitatean, eta idazle. Destino petral horixe erakutsi du bere azken liburuan, zortzi idazleren bizitza eta lanak aitzakia harturik. Emaitza, Zortzi unibertso, zortzi idazle. Zortzi sortzaile agerian, ezkutuan bederatzigarrena: haien ispiluan erretratatu da Ana Urkiza bera.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa