2007-03-25 -- 2081.zenb
Gernikan (Bizkaia) jaioa, 1948an. 70eko hamarkada hasieran Anaitasunan dibulgazio zientifikoko lanak argitaratzen hasi zen eta 1975etik aurrera aldizkariko erredakzio-batzordekoa izan zen. Garai hartan Euskalduntzen eta Alfabetatzen metodoen prestakuntzan, Saioka liburuen idazketan eta UEUren sorreran parte hartu zuen. Teknika Energetikoetan espezializatutako ingeniaria da, baina Fisika irakasle aritu da lanean hainbat urtetan. Arlo horretan idatzi ditu liburu gehienak.
Portugaleten (Bizkaia) jaioa, 1972ko maiatzean. Egoera Solidoko Fisikan lizentziatu zen, Madrilgo Eguzki Energiako Institutuan (IES) energia fotovoltaikoaren arloan egin zuen lan eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan doktoregoa lortu zuen. Egun, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan irakasle lankidea da. Militantzia aldetik, 1998tik hainbat elkartetan sartuta ibili da, “Iparraldeko herriek Hegoaldeko herrietan sorrarazitako kalteak salatuz, kanpo zorra barne”. Halaber, Ekologistak Martxaneko kidea da.
Bilbon jaioa, 1975eko apirilean. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Industri Ingeniaritza ikasi zuen, Teknika Energetikoetan espezializatua. Jarraian, EHUren beka baten bidez Madrilera joan zen lanera, Iberinco (Iberdrolaren Ingeniaritza) eta Tecnatom enpresetan, industria nuklearrarentzako ikerketa-proiektu batean lan egiteko. Egun Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko irakaslea da EHUn, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan.
Legorretan (Gipuzkoa) jaio zen, 1958ko maiatzean. Fisikan doktorea da, Fisika Aplikatuko Unibertsitate katedraduna eta instalazio erradioaktiboen ikuskatzailea. 100 artikulu inguru argitaratu ditu lehen mailako nazioarteko ikerketa aldizkarietan (Acta Metallurgica et Materialia, Journal of Applied Physics, Philosophical Magazine, Physical Review B…). Sei urtez EHUko dibulgazio zientifiko eta teknikoari buruzko Ekaia aldizkariko zuzendaria izan da eta egun erredakzio batzordeko kidea da. Dibulgazio zientifikoaren arloan beste hainbat artikulu idatzi ditu Elhuyar eta Jakin aldizkarietan, besteak beste.
oso interesgarria
ni 2008-02-17 19:49:47ba niri ez zait gustatu
zu 2008-02-17 19:50:52Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1