2007-03-25 -- 2081.zenb
Tutera, 1954. PSNko talde sozialistaren bozeramailea Nafarroako Parlamentuan, alderdi honetako politika instituzionalerako idazkari nagusia, Iruñeko talde sozialistaren kidea izana eta Nafarroako Gobernuko presidente hautagaia da: “Ez dezala inork esan politikara iritsi berria naizenik eta are gutxiago Ferrazek izendatua”. UPNk Iruñeko manifestazioa deitu zuen egunean jardun genuen berarekin: “UPN eta PP eraso eta deuseztapen politikaren bila ari dira”.
Nafarroako Gobernurako Fernando Puras hautagaiak hauxe adierazi digu abiapuntuan: “Ez nuen ardura hau espero, baina konpromisoa hartu ondoren oso gustura ari naiz. Zailtasunak zailtasun, testuingurua konplexua baita, gero eta ilusionatuago nago”.
Bizitza baino, berau antolatzeko modua aldatu omen zaio: “Hautagaia izateak lanak kontzentratu eta erraztu dizkit, nire ospea zabaldu da eta erantzukizuna handitu zait horregatik”.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1